Ekoizleen azokak amaiera emango die XI. Gastronomia Jardunaldiei

17.06.11
Gizartea

Gastronomia Jardunaldiak bere azken txanpan sartu dira. Nolanahi ere, oraindik eta igandera artean badugu zer ikusi, edan edo dastatu. Bihar egun nagusia biziko dugu plazan egingo den azokaren hamaikagarren edizioarekin. Berrogei erakusle inguru bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, perretxikoak, marmeladak, kontserbak, gaztak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.

Hamabi eta erdietatik ordu bietara bitartean Euskal Birusa elkarteak antolatzen duen “Ermua kantuan” izeneko ekimen eta kalejiran parte hartu eta gozatu ahal izango dugu, jan-edana eta musika edo kantua uztartzeko ohiturari eutsi, aurtengo gastronomia ekitaldietan.

Arratsaldean, izena eman duten herritarrek bakailao txapelketan parte hartu ahal izango dute. Ondoren adierazten ditugun etxeak lehiaketa babesleak dira: Elgoibarko Bacalao Alkorta eta 5 Valles olioa. Parte hartzaile guzti-guztiek Errioxako upeltegira txangoan joateko saria irabaziko dute. Horrez gain, irabazleari 250 euro eskudirutan eta diploma emango zaizkio. Arratsaldeko zazpietatik aurrera Irulitxa fanfarreako kideek txistorra eta edaria salduko dute 1,50€ren truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua Irulitxako kideei emango zaie laguntza gisa, taldearen jarduera finantzatzeko.

Gaur sagardoari buruzko hitzaldia eta dastatzea

Gaur arratsaldean, enologo adituek Galiziako eskualde ezberdinetako hainbat ardoei buruzko gauzak erakutsiko dizkigute horiek dastatzen ikasteko eta ondoren horretan ere gidatuko gaituztelarik. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ekitaldia zuzeneko folk musikaz girotuko du, Nemo taldeak joko baitu dastatzea egiten den bitartea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.