Adiskidetasuna eta ezagutzen trukaketa, Mini Formula 1eko lasterketaren ezaugarri nagusiak

20.06.11
Ekonomi Sustapena

Orain egun batzuk ikasle gazteen artean jokatutako lehiaketaren eszenatokia izan zen San Pelaio parkea. Elkarlanerako eta ezagutza partekatzeko gunea. Adiskidetasuna beste ezeren gainetik, non lasterketaren emaitza gutxienekoa izan zen. Lasterketan Frantziatik etorritako Lycée Louis Rascol eta Collège Honoré de Balzac institutuetako ikasleak eta Ermua eta Mallabiko LHIK-koak hartu zuten parte. Ikasleok konplizitate guneak topatu eta ‘know how’ deritzana (nola egin jakitea) trukatu zuten, taldeen maketa abiadura bizian jartzeko xedez. Esperientzia oso ona eta aberasgarria, errepikatzeko modukoa.

Taldeek standak jarri zituzten parkean bertan, eguzkia gori-gori zegoenean. Lasterketa ordu bi beranduago hasi zen. Partaideek standak apaindu zituzten, bertan maketei buruzko memoriak eta datuak aurkeztuz epaimahaikideei. Kotxeen aerodinamika, pisua, erabilitako materialak, eta abar… Epaimahaikoekin elkarrizketatu ondoren, proba saioei hasiera eman zioten, bide lerrozuzen bi eta 30 metroko luzera zuen pistan. Pista horrek irteera jasotzeko gailua eta helmuga gurutzatu izana jasotzeko kamara zituen.

Arratsaldeko 6etatik aurrera partaideen arteko serie edo lasterketei hasiera eman zitzaien. Talde bakoitzak bi kotxe zituen, beraiek diseinatu eta ekoiztutakoak. Lehiaketa honen helburua lasterketako kotxe bat asmatu, proiektatu eta sortzea da 1/14 eskalan eta 1 Formulako eskuadra batek dituen ezaugarri tekniko zein beste batzuk kontutan hartuta. Lan honetarako, hau da, prototipoaren garapenerako talde bakoitzak ingeniaritzako ikasle baten laguntza jaso du. Albiko Aglomerazioko ikasleek Centre Universitaire Jean François Chapoilloneko ingeniaritza ikasleen laguntza jaso dute eta Ermuko taldeak EUITI – Eibarko ingeniaritza ikasleen laguntza jaso, hurrenez hurren. Talde guztiek nor baino nor aritu ziren gainerako guztiekin eta lehiaketa ikusgarria suertatu zen. Automobilek 100 kilometrotik gorako abiadura lortzen zuten. Sailkapena eta irabaztea edo ez gutxieneko suertatu zen partaideentzat. Guztiok elastikoak bezalako sariak eta topaketaren inguruko oroigarriak hartu baitzituzten.

Lasterketa Europako Inntegra Proiektuaren barne txertatzen da. Inntegra nazioaz gaindiko proiektua da, Ermua parte hartzaile eta proiektuburu duena

Esperientzia oso positibotzat jo dute, benetan aberasgarria. Frantziarren lasterketaren ondoren, Ermua ezagutzeko eta gure herrian afaltzeko parada izan zuten. Biharamunean Donostiara joan ziren, kutxa-espaziora eta Gipuzkoako hiriburura egun pasa, etxera bueltatu aurretik. Lasterketa honek Frantzian ospatzen den “Course en Cours” lehiaketan du bere jatorria. Lehiaketa honen helburua lasterketako kotxe bat asmatu, proiektatu eta sortzea da 1/14 eskalan eta 1 Formulako eskuadra batek dituen ezaugarri tekniko zein beste batzuk kontutan hartuta.

Lasterketa hori Europako Inntegra Proiektuaren barne txertatzen da. Inntegra nazioaz gaindiko proiektua da. Ermua lanean ari da horren barne Espainia, Frantzia eta Portugaleko beste zazpi erakunderekin batera, Interreg IV B Sudoe delako programaren baitan. Hain zuzen ere, ‘teknologia alorrean kooperaziorako sare egonkorrak eratu eta berrikuntza suspertzeko’ atalean.

Ekintza honen helburua mugaz gainetiko elkar aditzea lortzea da ikasle frantses eta euskaldunen elkarlanaren bidez. Gainera, hango eta hemengo eskolen arteko erlazioak sendotzea, bokazio teknologikoak sortzea eta bigarren mailako hezkuntzan irakasten diren hainbat irakasgai biltzea du helburu bezala proiektu honek.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du