Udako udaleku irekietako egitarauak aurkezteko ekitaldiak

20.06.11
Euskara

Ikasleek oporrak hartu eta segituan martxan hasiko dira Udaleku irekiak. Aurten, hain zuzen San Joan egunean, ostiral honetan hasiko dira, non aurkezpen jolasak eta bestelako jokoak egingo dituzten. Hurrengo astean, berriz, multzo bakoitzak bere egitarau propioa izango du, txikiak, ertainak eta nagusien artean banaturik. Guztira parte hartuko duen ume kopurua 140koa, aurreko urteetan antzera eta ume horiek uztailaren 8ra arte disfrutatu ahalko dute eurentzako apropos egin den egitarauez.

Ildo horretan, bihar, Antxitxiketan taldeak egitarauaren aurkezpena egingo du eta gurasoentzako baliagarri izan daitezkeen oharrak emango ditu. Txikien taldean izena eman duten 75 umeen gurasoentzako aurkezpen saioa, Lobiano kulturgunean egingo da arratsaldeko bostetan. Ertain eta Nagusien gurasoentzako aurkezpena, berriz, 18:00etan izango da, ume horiek kanpoan bi gaua emango dituztenez, ohar bereziak beharko dituzte eta ziur aski gurasoen kezkak beste era batekoak izango dira eta.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin