Zazpi jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko bosgarren futbol txapelketa

22.06.11
Kirolak

Zazpi jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko bosgarren futbol txapelketa jokatuko da gure herrian datorren asteburuan. Txapelketa Gaztela-Mantxako Kultur Etxeko kirol alorrak antolatzen du eta larunbatetik igandera arte jokatuko da. Partidak Betiondo kirol guneko futbol-zelaian jokatuko dira. Horretan oinarri-futbola lantzen duten talderik onenak parte hartuko dute, Espainiakoak nahiz atzerrikoak, aurten estreinakoz talde frantziar bat etorriko baita. Neurtuko diren taldeen artean eibartar bi, valentziar bat, Albaceteko bat, kantabriar bat, frantsesa eta ermuar bi izango ditugu.

Talde parte hartzaileek ondokoak dira: Amaika-bat, Durangoko kulturala, Eibartarrak, Erreala, Eglatins, Gasteizko Alavés , Aretxabaleta, Perinés K.T, Santutxu F.T., Eibar S.D, Arrasate K.T, Albacete balompié, Danok-bat, Ermua K.E. eta antolatzailea den Gaztela-Mantxako Kulturetxea. Txapelketa larunbat eta igandean jokatuko da. Larunbateak partidak goiz nahiz arratsaldez izango dira. Igandean, aldiz, bakarrik goizez.

Hamasei elkarte parte-hartzaileak lau taldetan banatuko dira. Talde bakoitzeko kideak elkarren kontra jokatu beharko dute, ligaxka sisteman. Lau taldeetako lehen sailkatuak, final aurrekoak jokatuko dituzte eta, norgehiagoka horietako irabazleak, finalean sartuko dira. Txapelketaren nondik norakoak eta irizpideetan, hori arautuko duen oinarrietan jaso dituzte. Laburbilduz, kirol ikuskizun paregabea asteburuan Betiondon. Ezazue galdu!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da