San Joan sua ospatuko dugu bihar

22.06.11
Euskara

Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak antolaturiko San Joan sua ospatuko da bihar, Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldiari hasiera emango zaio gaueko 20:00etan, ordu horretarako iragarrita baitago suaren piztea. Aurtengoan iazko iazkoan estrainaturiko programa jarraituko da, jendearengan oso harrera ona izan baitzuen.

San Joan bezperan beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan: besteak beste ,"Axuri Beltza"ren dantzaldia, txalapartaren soinua, Pispilu abesbatzaren kantaldia, giro ona, suzko zezena, eta noski, eguneko protagonista izango den sua eta txinpartak. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.

Ondoren San Joan sua irgartzeko Euskal Birusak, talde antolatzaileak, prestatu eta zabaldu duen kartela uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin