Hamaikagarren Jardunaldi gastronomikoak nota altua lortu dute
Lobiano kultur elkartea pozarren agertu da eta oso positibotzat jo du, egun gutxi herrian ospatutako gastronomi jardunaldien edizioa. Elkarteko ordezkari eta bozemale den Jesus Portugal Agirrek adierazi digunez, harrituta dago, jardunaldiak nola garatu diren ikusita eta, batez ere, “jendearen erantzun ezin hobearen aurrean”. Portugal Agirreren hitzetan, bukatu berri dugun edizioak programaren ereduari bultzada eman dio , ‘jardunaldiak erabat kontsolidatu baitira ermuarren artean”. Egia esan, urterik urte, gero eta jakin min handiago dago herrian, zein sukaldari etorriko eta programan zer proposatuko denaren inguruan. Aurtengo edizioa zenbakietara ekarriz, emaitza ikaragarria da: inoiz baino partaidetza handiagoa, pintxo lehiaketan 27 establezimenduk hartu dute parte; sei egunetan 20.000 pintxotik gora zerbitzatu dituzte, gin-tonic lehiaketan 18 tabernek hartu dute parte, eta ekitaldi guztietan leku guztiak bete dira.
Hasierako inpresio edo uste hori, baieztatu egin da amaitu ondorengo balorazioan: ”jardunaldiek beste behin gora egin dute, zenbaki eta kopuru absolutu guztiak hasi egin baitira”. Horren lekuko ondorengo datuak ditugu: pintxoen lehiaketan eta elkarteen arteko bakailao lehiaketan iaz baino partaide gehiago izan direla eta, zer esanik ez, azokako erakusle eta ikusleak, Orbe plaza gainezka baitzegoen.
Inoiz baino partaide gehiago izan dira jarduera guztietan
Horiek horrela, aurtengo edizioaren inguruan asebetetasuna nagusi izan dela esan dezakegu eta horretan, inplikatutako guztien bat datoz, hala antolatzaile, ostalari, erakusle zein azokara hurbildu ziren ikusle ugariak. Plaza jendez gainezka egon zen, kalean giro polit eta alai izanik egun osoan zehar. Pintxo lehiaketak ere zeresan ugaria eta interesa handia piztu du eta, horrez gain, agerian jarri Ermuan ere eskaria egon badagoela, ‘eskaintza erakargarri eta zabal baten eskutik bat dator’. Pintxo lehiaketako datuak ere oso esanguratsuak dira eta partaidetza handia izan dela agerrarazten; horren adierazgarri taberna batek arratsalde batean hirurehun pintxo saldu izana da. Oraindik aurtengo edizioa ahaztu gabe dugun honetan, antolatzaileek jada datorren urtekoan pentsatzen hasi dira, azokan parte hartu zuten erakusle asko berriz etortzeko prest agertu baitziren.
Idatzi honen azpian jardunaldietako ekintzen irudi eta argazki multzo bat eskaintzen dizkizuegu, kronologiaren arabera.
Herritarren ustez pintxorik onena hautatzeko gure webgune bidezko bozketan 110 pertsonek hartu dute parte. Horien arteko zozketa egin ondoren, saria Natalia Arrietari egokitu zaio, zeinak atzo goizean jaso zuen Agirreren eskuetatik ardo botila kaxa bat. Zorionak!
| Eguna | Jarduera | Antolatzaileen aurreikuspena | Partaidetzaren datuak | Balorazioa |
|---|---|---|---|---|
| Astelehena | Ogiari buruzko hitzaldia | Edukiera 35 pertsona | 35 pertsona | Helburua |
| Asteartea | Dastatze-afaria | Edukiera 65 pertsona | 65 pertsona | Pozik Michelin izardun sukaldaria Ermura ekartzeagatik |
| Asteazkena | Irabien tailerra haurrentzat | Edukiera 25 pertsonas | 25 pertsona | Gazteenak oso pozik esperientziarekin |
| Pintxo lehiaketa | Ostalari eta herritarren partaidetza areagotzea | Errekorra: 27 establezimendu |
|
|
| Osteguna | I Gin Tonic lehiaketa | Ostalarien partaidetza areagotzea |
|
|
| Ostirala | CGaliziako ardoen dastatzea | Ostalarien partaidetza areagotzea | Edukiera osoa bete zen. 75 pertsona izan ziren, jendea kanpoan geratuz |
|
| Larunbata | Gastronomia azoka | 40 erakusle | Harrera ona | Helburua lortuta |
| Bakailao lehiaketa | 20 partaide | 20 partaide | Plaza guztiek bete zituzten lehiaketan | |
| Txistorrada herrikoia | Giro bikaina kalean | Harrera oso ona | Giro oso ona, alaia | |
| Gauez irekita | Establezimenduek partaide | Herritarrek harrera oso ona | Jardunaldiei amaiera emateko modu ikusgarria |
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude