Urban Gazte Jaialdiaren bosgarrenak eta pintxoa ibilbidearen lehenak, astebururako aukerak

24.06.11
Kultura eta Gazteria

Gaurkoan hasiera emango diogun asteburuak hainbat proposamen dakarzkigu. San Joanetara joaten ez direnek, izango dute bihar zer ikusi eta zer egin. Batetik, ''Urban Gazte Jaialdia'' ekimenaren bosgarren edizioa ospatuko da biharko egunean. Ermuan urtero ospatzen dugun ''Hip Hop'' kulturako jaialdia da. Ekimenak udal honek babesa eta Foru Aldundiaren laguntza du. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi dira eta, batez ere, horiek ezagutarazi gazteen artean. Aurtengoan ekitaldiak eguerditik goizaldera bitartean gauzatuko dira eta Orbe Kardinalaren plazan egingo.

Jarduerei eguerdian emango zaie hasiera. Eguerdiko 12:30etatik musika emanaldiak hasiko dira plazan. Entzun ahal izango ditugun estiloak Beat Box, Break-dance eta Hip-Hop dira. Arratsaldean ere, zuzeneko musika emanaldi gehiago izanen da. Sei eta erdietatik aurrera graffiti erakustaldia egingo da plazan. Eta baita African Urban Music-ekoa.

Gaueko hamaika eta erdietatik aurrera DJen soinuak, eta Hip-Hop eta de Rap-Reggae-Soul estilokoak entzun ahal izango ditugu.

Pintxoaren ibilbidea ekimenaren 1ngo edizioa

Bestetik, bihar eta estreinakoz pintxoaren ibilbidea ekimenaren 1ngo edizioa ospatuko da Ermuan. Bere helburua bi zaletasun uztartzea da, motorrena eta pintxoak dastatzearena. Egitarauari hasiera emango zaio goizeko bederatzietan, motor-gidarien izen ematearekin. Izen emateak 8 euroren kostua izango du, eta erosleak 4 pintxo eta beste horrenbeste edari kontsumitu ahal izango ditu. Horrez gain, izena emanda elastiko bat jaso eta zozketetan parte hartzeko aukera izanen dute inskribatutakoek.

Goizeko 10etan motordunek Azpeitiaraino joateko ibilbideari ekingo diote. Bertan Rocha''s Chopper tabernan geldialditxoa egingo, jarraian bueltako bidea hartuz. Eguerdiko 12etarako Ermuan izatea espero dute. Motorrak Baldespinako parkean utziko dira, jendeak ikus ditzan. Lehiaketa egingo da, moto zaharrena eta ikusleen gogokoena hautatzeko.

Eguerdian pintxoaren ibilbideari ekingo zaio. Ibilbidearen barne parte hartzen duten establezimenduek Herga, Zutabe, Irulitxa eta Sirimiri dira. Arratsaldeko ordu 1etatik 3etara bitartean urdaiazpiko arnoak banatuko zaizkie bezeroei, promozioan dagoen garagardo marka hainbat hartuz gero. Urdaiazpikoa mozten aditua egongo da, arnoa hartzeko erositako txartela erakutsi beharko zaiolarik. Eliza ondoko Santiago plazatxoan, postu bi izango dira, bata tatuajeena eta bestea aerografiakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan