Juanjo Gurrearen eskulturak ikusgai Lobianon bihar
Juanjo Gurrea artista gipuzkoarrak Lobianora ekarri du bere obrako hainbat lan eta erakusketan jarri. Ekarritako lanak eskulturak dira. Erakusketa bai udal kultura sailak bai Gaztela-Mantxako kideek antolatu dute eta ekainaren 28tik uztailaren 23ra irekita izango da. Erakusketa lanegunetan arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu ahal izango da eta asteburuetan eta jai-egunetan baita goizez ere, goizez 12etatik ordu 2etara, arratsaldez 18etatik 20etara. Sarrera dohainik da.
Hainbat datu biografiko
Juanjo Gurrea Txanka eskultore autodidakta da, eta egurra, harria eta burdina erabiltzen ditu. Burdinarekiko lotura metalurgian lan egin zuen garaitik datorkio. Tailer mekaniko batean lan egin izanak oinarri sendoa ematen dio mota guztietako erremintak eskulturan erabiltzeko. Gainera, berak egindako obra asko birziklatutako materialez eginak dira (egurrezko enborrak, harria, kartoia, etab.)
Oro har, eskultura sentsazio-bilaketa da Gurrearentzat, errealaren eta irrealaren artean. Ez du tendentziarik jarraitzen. Bere burutik pasatzen diren formak garatzen ditu, hutsik dagoen espazioari hutsune horiek mugatzen dituen materialari beste garrantzi emanez.
1982an, Zarautzera joan zen bizitzera, eta han landu du bere obraren zatirik handiena. Haren zapata-denda estudioan sortu zen Gurrearen eta Ricardo Mazarron pintorearen arteko adiskidetasuna; estudio hartan ezagutu zuen Palmiro Haro eskultorea, eta hantxe bisitatu zuen sarri Jorge Oteizak, bai eta beraren lanarekiko interesa azaldu ere.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan