Txotxongiloen ikuskizuna egingo Askatasun Sexualaren Eguna ospatzeko
Ekainaren 28a dugun honetan, Askatasuna Sexualaren Nazioarteko Eguna da; lesbiana, gay, bisexual eta transexualen askapena aldarrikatzeko eguna. Hori horrela, Emakumeen Asanbladak txotxongiloen emanaldia antolatu du. Ikuskizuna arratsaldeko 6etan egingo da, Orbe Kardinalaren plazan. Arratsaldean euria izaten bada, ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da. Antzezpenak Hurbil Erreinuan titulua du, eta bilboko T.T.R. Teatro konpainiak dakar. Eskularruko txotxongilo ikuskizuna da, haurrentzat aproposa dena.
Sinopsia
Hurbil Erreinuan ohikoa gertatzen da: printzeak ezkondu behar, ezkongaiak nor aukeratuko duen zain dauden bitartean, Gorteko interesen ezberdinak bezala…
Bestalde, Urrun Erreinuan gauzak modu ezberdinean gertatzen dira. Abentura Urrun Erreinuan izandako bahiketa batean hasten da. Kresala isurtzen duen iturrian, bi erreinuek egingo dute topo.
Nahaste honetan emakume bikote ausart batek istorioa zuzentzen du bukaera magiko eta zoriontsuraino. Ipuina ala egia ote?
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan