Santixauetako programa ofiziala moldiztegian dago eta datozen egunotan banatuko da

01.07.11
Kultura eta Gazteria

2011ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala jada moldiztegian dago, inprimatzeko zain. Tiradaren 8000 aleak herritarren gutunontzietan banatzen hasiko dira, datozen egunetan argitaletxetik jaso bezain pronto. 7500 ale banatuko zaizkigu herrian, famili ermuar bakoitzari bana utzita gure gutunontzietan, gainerako bostehunak inguruko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko direlarik. Egitaraua hiru formatutan argitaratu da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handian (A4).

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean, azken urteetan egin bezala. Egitarauaren azalean Luis Aragoneses eibartarraren kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko mezua, euskara sailarena eta tratu txarren kontrakoa jasotzen dira. Horrez gain, aurtengo alean Zezen eguneko paella lehiaketako oinarriak ere erantsi dira guztion ezagutzarako, urtero Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoaren ordez, oso ezaguna baita. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko. Programa ikus eta behera ekar daiteke baita ere, web korporatibo honen sarrerako orrialdean utzi dugun ikonoari eraginez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu