EMOE k ekarpena egingo dio 2011ko Elektrojaiari, osatu eta erakargarriago egin asmoz

01.07.11
Gizartea

Elektrojaia, musika elektronikoaren jaialdi ospatuko dugu bihar Ermuan. Ekimena Beti-txarto musika elkartean bildutako taldeek sustatzen dute. Ekimenak udaleko gazteria zinegotziaren laguntza jaso du. Egunak aukera emango die Betiondo auzoko lokaletan entseguak egiten dituzten talde eta musikariei beren lana agerian jarri eta promozionatzeko. Jarduerak hamabi orduz musika elektronikoaren jaia proposatzen digu, inolako etenik gabe. Jaialdia Baldespinako Markesaren parkean gauzatuko da. Antolatzaileek iragarri dutenez txosnak izango dira eta, azpiegiturari dagokionez, soinuarentzat 18.000 watio izango dira, disc-jockeyak, performanceak, go-goak eta, batez ere, giro ona. Giro ezberdinetako zonaldean prestatuko dituzte, ‘chill-out’ eta ‘main stage’ giro eta musika barietate ezberdinak entzun eta lasai egoteko.

Kartelak iragartzen duenez zer ikusi eta zer entzun ugari izango da. Perkusioak ere, bere tartea izango du, eta horretan ‘Txanpras’ musikara ermuarra arituko da. Egunean zehar zenbait DJ musika txandaka jartzen arituko, besteak beste, DJs David MK, Khris Rios, Alexander M., Javiersky, Fey, Panu, Adi Granth, Xuban&Koldo, I.Goiogana (live guitar), Mister, Karloops, Ale y J.Gonzalez. Jaialdia goizaldera arte luzatuko da. Gauean, arratsaldez izandako txoko eta gune bereziak mantenduko. Larunbat gauen zozketa egingo da, bertan daudenen artean. Saria Ibiza irlara bi pertsonek joateko bidaia izango da. Zozketarako ticketak ostiralean banatuko dira herriko tabernetan.

EMOE elkarteak bere ekarpena egingo dio Elektrojaiaren edizioari, hori borobildu eta luzatze aldera

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) bat egingo du 2011ko Elektrojaiarekin. Asteburu honetarako beren lokalak jantzi eta modu berezian apaindu dituzte, aisialdiko eskaintza borobildu eta luzatu asmoz.

Egitarauari gaur emango zaio hasiera. Biharko jaialdian parte hartuko duten DJ bik, kalea girotuko dute gaur arratsaldeko 7etatik gaueko 10etara bitartean. Hiru eszenatoki izango dira, Zubiaurre, Probaleku eta Komentukua hain zuzen ere.

Asteburuan zehar ostalariek opariak banatuko dituzte bezeroen artean eta baita ere, Ibiza irlara joateko bidaiaren zozketarako ticketak. Zozketa bihar gauean, goizaldeko ordu bi eta erdietan egingo da Valdespinako Markesaren parkean bertan, musika elektronikoko jaialdiaren bihotzean. Zozketa egokitzen zaion pertsona bertan egon beharko du, saria eskuratu ahal izateko baldintza baita hori.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu