Erosketak Ermua txartelarekin ordaintzeak saria izango du uztailean

06.07.11
Gizartea

Hilabete honetan Ermuko dendetan erosteak saria izango du. Udako urtaroarekin batera Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak promozio kanpaina berriari hasiera eman dio. Horren barne, herrian erosketak egiten dituzten bezeroei udarako aproposak diren opariak banatuko zaizkie.

Horiek horrela, uztailaren 1etik 31ra bitartean kanpainari atxikita dauden establezimenduetan erosketak egin eta horiek Ermua txartela erabilita ordainduz gero, bezeroek hondartzarako baloiak, kotxerako argi-babeskiak, esku-hozkailuak, eta abar.

Opariak Caja Rural de Navarra entitateak Erdikokalen duen bulegoan jaso beharko dira, ordainketaren ticketa aurkeztuta.

Merkealdietan ere, herrian hobe eta merkeago

Besterik, esan behar, merkealdian arropa, zapata eta osagarriak saltzen dituzten dendek deskontu eta prezio ezin hobeak eskainiko dituztela. Ekimenari jarri dioten titulua ondokoa izan da: uda honetan prezioek behea jo dute. Urteko eskaintzarik onenak aurkituko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.