Opor usainarekin batera, hemen dugu Postal Lehiaketa!
Duela hamaika urte Euskal Birusa Kultura elkarteak martxan jarri zuen postal lehiaketa hau, aurten Ermuko Udaleko Euskara Sailak kudeatuko du, beti ere, sorrerako filosofia mantenduz. Hau da, komunikazio informal eta idatzietan herritarrok euskara erabili eta gure hizkuntza sustatzea. Parte hartzeko, posta zerbitzu arruntez postala bidali beharko da eta bertan, bisitatu den lekuaren deskribapena egin beharko da.
Sariak, aurrekoetan bezala, oso erakargarriak dira. Helduen kategorian, bi lagunentzako asteburu pasa landetxe batean, egun pasa Spa batean eta afaria banatuko dira garaileen artean. Umeen kategorian, berriz, 50, 40 eta 30 euroko erosketa txekeak banatuko dira. Postalak Euskal Birusaren 247 posta-kutxara bidali beharko dira (PK 48260, Ermua). Postalak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da eta sari banaketa urriaren 1ean izango da, Lobiano kulturgunean.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin