Errealak 7 jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko V futbol txapelketa irabazi du

07.07.11
Kirolak

Errealak zazpi jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko bosgarren futbol txapelketa irabazi du. Orain egun batzuk Betiondo kirol gunean jokatutako txapelketa arrakastatsua izan da. Taldeek nahiz ikusleek onena eman dute dena behar bezala ateratzeko. Eguraldia lagun izanik, futbolaren festa eguzkia bezain distiratsu gertatu zen. Txapelketa antolatu duen Gaztela-Mantxako Kultur Etxeko kirol saila pozarren geratu da eta, jada, datorren urtekoa prestatzen hasteko ilusioz beterik dago. Aurtengo honetan oinarri-futbola lantzen duten talderik onenak parte hartu dute, Espainiakoak nahiz atzerrikoak, aurten estreinakoz Hendaiako Eglatins talde frantziarra etorri baita.

Talde parte hartzaileek ondokoak izan dira: Amaika-bat, Durangoko kulturala, Eibartarrak, Erreala, Eglatins, Gasteizko Alavés , Aretxabaleta, Perinés K.T, Santutxu F.T., Eibar S.D, Arrasate K.T, Albacete balompié, Danok-bat, Ermua K.E. eta antolatzailea den Gaztela-Mantxako Kultur etxea. Hamasei elkarte parte-hartzaileak lau taldetan banatuko dira. Talde bakoitzeko kideak elkarren kontra jokatu beharko dute, ligaxka sisteman. Lau taldeetako lehen sailkatuak, final aurrekoak jokatuko dituzte eta, norgehiagoka horietako irabazleak, Erreala eta Kantabriako Atletico Perinés izan dira finalean. Zuri urdinek finalaren partida irabazi eta saria eskuratu dute. Sariak banatzen herriko alkate Carlos Totorika, kirol alorreko zinegotzi Miguel Ledesma eta Kultura, Gazteria eta Hezkuntza alorreko Lorena Lopez izan ziren.

Zazpi jokalariko eta alebin mailako erkidegoen arteko bosgarren futbol txapelketaren emaitzak eta sariak

  1. 1ngo. Real Sociedad
  2. 2. Atlético Perinés (Cantabria)
  3. 3. Danok bat (Bilbao)
  4. 4. Santutxu (Bilbao)
  • Bertako talde onenarentzako saria: Ermua K.E.
  • Goleagilearen sariaTrofeo: Matias, Durangoko kulturalekoa.
  • Atezain onenaren saria: Arlantx, Danok Bat taldekoa.
  • Bertako golegile onenaren saria: Unai Aguado, Ermua K.E.
  • Bertako atezain onenaren saria: Ibon Ortiz, Gaztela-Mantxako Z.K.
  • Zaletu onenaren saria: Santutxu F.E.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da