‘Santixauak’ bihar hasiko dira

13.07.11
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostoluaren omenez ospatzen ditugun herriko jai nagusiak eta arrazoi horrekin prestatutako programa ofizialari hasiera emango zaio bihar arratsaldean. Aurtengo jaiak hastear daude, nahiz eta egun eta jarduerarik garrantzitsuenak uztailaren 24tik 27ra bitartean gauzatuko diren. Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, bihartik hasi eta patroiaren bezperara eta egun nagusira arte ekintza ugari izango dira bata bestearen atzean. Ohiturari jarraiki, programari herriko txaranga eta elkarteetako kideek emango diote hasiera, lagunen arteko lehiaketa eta jolasekin. Hori horrela, bihar arratsaldeko 7etan eta herriko plazan hasiera emango zaie soka-tirako saioei. Gainera, arratsaldeko 6etan Juanjo Gurrearen erakusketa bisitatu ahal izango da Lobiano Kultur Gunean uztailaren 23 arte. Gauean ere, izango da zerikusia, "Buah Txabal!" kale ikuskizuna, Jon Zubiagaren eskutik eta Euskal Birusa antolatuta izango baita, Valdespina Markesaren parkean hamar eta erdietatik aurrera.

Jarduera eta horiek ordutegi zehatza jakiteko, kontsulta daiteke programa ofiziala ''informazio gehiago'' beheko loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan