Santixauen aurrerapena: jaietan murgildu aurreko mokadua

15.07.11
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: uda, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Asteburu honetan kalean goiz, arratsalde nahiz gauez izateko parada izango dugu, ekintzaz lepo baitator. Jarduera eta ordutegien kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Gaur, dantza emanaldia eta bertso jaialdia izango ditugu

Gaurkoan ez dira koadrilen arteko jokoak ospatuko. Horien ordez, areto futboleko partidak kiroldegian eta dantza emanaldia Orbe Kardinalaren plazan ikusi ahal izango dugu, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Urteroko legez, emanaldia Txindurri txistu eta dantza taldeak emango du.

Gauean, eta egunari amaiera emateko, bertso jaialdia iragarrita dago, gaueko 10 eta erdietatik aurrera Valdespinako Markesaren parkean. Jaialdia, ‘Deba-beheko Bertso Eskola’k antolatu du. Jaialdian parte hartuko duen bertsolari taldea, ondokoek osatuko dute: Benat Ugartetxea, Xumai Murua, Ohiane Iguaran, Mikel Arrillaga, Beñat Lizaso eta Manex Agirre.

Nolanahi ere, gaurkoa aperitiboa izanen da. Larunbat eta igandean ere jarduera zaparrada antolatuta baitago. Jarduerarik gehienak kirol alorrekoak izan arren, izango dugu zer ikusi eta zer egin. Larunbatean, areto futboleko partida gehiago izango dira, arku-tiro proba, Urkora igoera, Blood-bowl txapelketa, kolunbaireari tiraketa, aldibereko xake partida azkarrak, eta ’Gatibu’ taldearen emanaldia. Igandean, aldiz, bolo palmako partidak, mendi-bizikleten martxa, areto-futboleko partida, errol eta estrategia jokoak, irratiz kontrolaturiko kotxoen txapelketa, musika eta dantza jaialdia.

A zer nolako aurrerapena! Guztira asteburuan hamazazpi ekitaldi izango ditugu aukeran, edade eta guztion gustuak asetzeko!

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan