Gatiburen zuzeneko kontzertua plazan

15.07.11
Kultura eta Gazteria

Gatibu rock talde ezagunak zuzeneko kontzertua emango du bihar, Orbe Kardinalaren plazan gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Emanaldia doakoa da, herriko ‘Santixau’ jaietako egitarauaren barne baitago. Ikuskizuna aurtengo jaietarako musika alorrean programaturiko garrantzitsuenetakoa da, datorren asteko larunbatean ‘Mojinos Escozios’ taldeak emango duenarekin batera. Laukoteak bere diskoetako kanta ezagunak jo eta kantatuko ditu, eta batez ere, “Zuzenean bizitzeko gogoa” titulaturiko azkenean jasotakoak.

Gatibu Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua, Exkixuko kantari ohi Alex Sarduiren inguruan. Haimar Arejita da gitarra-jotzailea, Frik, Noiz? eta Einbigu taldeetatik igarotako musikaria. Mikel Caballero, gitarra elektrikoko irakaslea, baxuaz eta sanplerraz arduratzen da, Cartoon Project eta Noiz? taldeetan aritu ondoren. Gaizka Salazar bateria-jotzaileak, Einbigu, Frik eta The Rabid Harpy taldeetan jo izan du Gatibu taldean buru-belarri murgildu aurretik. Taldeak bizkaieraz kantatzen du eta horren alde egiten duten lanaz dela-eta, erakunde eta talde ezberdinengandik hainbat sari jaso izan ditu.

Gatibuk lau disko plazaratu ditu. Lehena 2002an kaleratu zuen, ‘Zoramena’ titulupean. Diskoa Ohiuka zigiluarekin argitaratuz. Lana Muxikan grabatu zen, Iñaki ''Uoho'' Antónen (Extremoduro eta Platero y Tú) estudiotan. Lehen lan honek oso harrera ona jasan zuen. «Musturrek sartunde» bezalako konposizioak arrakasta lortuz, 2003an ‘Egaztea’ren abesti onenaren saria jasoz. Lehenengoan, Extremoduroko Robek Mila doinu aidien kantan eta Platero Y Tu taldeko Fitok Urepel kantan parte hartu zuten euskaraz kantatuz, hasiera batean koroak egitekoak ez baziren ere. Estudioko bigarren lana 2005ean atera zuten, ‘Disko Infernu’ titulukoa. Hirugarrena 2008an iritsi zen “Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik” tituluaz, eta Baga-Biga disketxearen zigiluaz. Laugarren eta azkena, iaz grabatu zuten. Zuzeneko lana da, berezia DVDa baitakar “Zuzenean bizitzeko gogoa”.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan