Koadrilen arteko jokoak aurrera

18.07.11
Kultura eta Gazteria

Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera jarraituko dute eta gaurkoan neurketa gehiago jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera soka-tirako finalak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Gaueko bederatzietan ogitartekoak eta edariak banatuko dituzte txarangen batzordeko kideak, prezio oso merkeetan.

Jaietan bete-betean sartu aurreko jarduerekin jarraitzeko, ondoren eta gaueko hamar eta erdietatik aurrera txaranga abestien lehiaketa gauzatuko da.

Bihar jokoak aurrera egingo dute, triatloi eta pepino probekin. Aurtengo urteko jokoek arratsaldero jende eta ikusle ugari biltzen ari dira. Horietan parte hartzen ari dira hogei ‘txaranga’ eta horien kideek jarraitzaile eta ikusle asko biltzen ari dira.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena