Koadrilen arteko proba gehiago eta Belceblues taldearen kontzertua izango dugu gaur

19.07.11
Kultura eta Gazteria

Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘pepinoen’ eta triatloi probak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Lehenengo proba izen bereko barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketa korritzean datza. Lasterketa honetan egoera barregarri eta konprometitu bat baino gehiago suertatzen ohi da. Bigarrena, trebetasun eta abileziako lasterketa da, fase ezberdinak izango dituena. Seguruenik, gaurkoan ere zerikusia eta animazioa izango dugu herriko plazan.

Bihar, kuboak eta jatorrizko bekatuaren probak jokatuko dira.

Bergarako Belceblues taldearen emanaldia, Valdespinako Markesaren parkean

Belceblues taldeak kontzertua eskainiko du gaur Ermuan, herriko jai egitarauren barne. Emanaldia Euskal Birusa taldeak antolatu du eta Valdespina Markesaren parkean egingo da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera.

Belceblus taldeko kide dira Ibon Larrañaga eta Asier Elorza bergararrak. Horiek hainbat talde ezberdinetan ibilitakoak dira, esaterako, Zaztada, Fucking what! eta Doppler izenekoetan. Ibilbide horretan rocka, heavya, countrya eta jazz landu izan dute. 2005ean beren jatorri eta sustarietara bueltatzea erabaki zuten, Belceblues taldea eratuz, horrekin bat egin zuelarik Oihan Vega bateria-joleak. Urte horretako udan eman zuen hirukoteak beren lehen kontzertua.

2007an ‘Danbaka’ musika lehiaketaren finaleran iritsi ziren, eta Kilometroak ekimenarentzat ‘Argi da’ izeneko abestia konposatu baita ere. Disko bat dute merkatuan, ‘Infer’ titulukoa, ‘Gaztelupeko Hotsak’ diskoetxearekin. Lanean jo eta ke ibili dira bigarrena prestatzen, zeina uztaila honetan bertan aurkeztuko dutela iragarri dutelarik. Gaur horretara bildutako konposizioen aurrerapena entzuteko parada izanen dugu.

Belceblues taldeak 2005. urtean hasi zuen bere ibilbidea, beste talde askotan eskarmentua hartutako Ibon, Asier eta Oihan bergararrek sustraietako musika egiteko erabakia hartu zutenean. Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen dituzte musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahastuz.

Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen dute euren konposatutako kantuetan eta, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak jotzen dituzte (Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey, eta abar…)

2008.ko udazkenean Infer lehen diskoa kaleratu zuten eta zuzenean ibili dira estreinako lana erakusten. Batzutan SATAN ASSak Haize taldearen laguntzarekin. Uztaila honetan bertan beraien bigarren diskoa aurkeztuko dutela iragarrita dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan