‘Oporrak 2011’ izeneko argazki lehiaketa zabalik

19.07.11
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak, gazteria informatzeko bulegoaren bidez udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez; ‘Oporrak 2011’ lelopean. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 7ko ordu bietan izango da. Urriko 18an emango du aditzera epaimahaiak bere erabakia eta saridunen izena. Lehiaketa honek 800 euro banatuko ditu sarietan. Lehiaketa honetan hogeita hamar urtetik beherakoek besterik ez dute parte hartzik izango.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1981tik 1997 urtera bitartean jaiotako guztiek, horiek barne. Lehiaketan 800 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira.

Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 7koa ordu bietan izango da eta hilabete horretako 18an emango du aditzera epaimahaiak bere erabakia eta saridunen izena. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 17tik 30era bitartean. Lehen sari orokorra eta herriko jasotzen duten bi pertsonek 300 € poltsikoratuko dituzte eta adinez txikiari 200 € emango zaio hurrenez hurren. Azken horren saria argazki materialean izango zaio.

Lehiaketaren oinarriak hemendik bertatik jaitsi daitezke haiei eginiko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan