Tratu onen aldeko aldarrikapena aurten eskumuturreko fosforeszenteen bidez egingo da
Aurreko urteetan ekindako bideari jarraiki, aurtengoan ere Tratu onen aldeko plataforma eta Emakumeen Kontseilua jaiak aprobetxatuko sentiberatasun kanpaina berezia gauzatzeko. Jaietan emakumeen erabateko parte hartzea bultzatzea eta, batez ere, mota guztietako agresio eta jarrera sexisten kontra daudela azpimarratzea dira kanpainaren xede nagusiak. Hori horrela, aurten eskumuturreko fosforeszenteak banatuko dituzte herritar eta kolektiboen artean.
Eskumuturrekoek "Jaietan ere tratu onen alde. En fiestas también" esaldiak daramatzate idatzita. Eskumuturreko fosforeszente horiek banatzen ari dira aste honetan zehar hainbat talde eta kolektiboei, Izelaietan dagoen Emakumearen Etxeko bulegoan. Horrez gain, datorren astelehenean, Santixau bezperan eta txapligua bota baino ordu erdi lehenago banaketa erraldoia egingo dute, nahi duten pertsona guztiei banatuz. Banaketa Patxi plazan egingo da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.
Plataformak eta Kontseiluak festa on batzuk opa dizkigute guztioi.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan