Drogamenpekotasun zerbitzuak logotipo berria estreinatuko du eta Santixauetako kanpaina berezietan erabiliko

21.07.11
Gizartea

Drogamenpekotasunen zerbitzuak logotipo berria estreinatuko du. Irudi berria datozen egunetan aurkeztuko du, Santixau jaiak direla-eta, egun horiei begira gauzatuko dituen prebentzio kanpainetan. Aipatu kanpina berezi horiek Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun Zuzendaritzaren laguntzarekin egingo dira.

2011 Santixauetarako kanpainak zehatz-mehatz hiru izango dira. Kanpainok eta bakoitzaren lelo eta helburu zehatzak ondorengoak dira:

Kanpainen zehaztasunak:

  • 1. BETE ZAITEZ… BAINA EMOZIOZ!
    • Kanpainan jaietan alkoholaren gehiegizko kontsumorik ez dugula egin behar gogoraraziko zaigu. Kartelak herriko denda eta tabernatan guztietan jarriko dira eta baita ere Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen kide diren establezimenduetan.
  • 2. BURURIK EZ GALDU!
    • Toxiko eta drogak hartuz gero izan ditzakegun arriskuak gogoratuko dizkigun prebentzio kanpaina da. Uztailaren 24ko igandean arratsaldean 4etatik aurrera, ‘Bururik ez galdu’ leloa idatzitza daramaten kapelak banatuko dira doan, Patxi plazan.
  • 3. ESFERA PUZGARRIA
    • Jaietan esfera puzgarri bat jarriko da Orbe plazan neurriz eta moderazioz ibili eta kontsumitzeko, eta jai on batzuk opatzeko mezua iragarriz. Esferak Gora Santixauak! idatzita izango du.

Azkenik, adierazi Drogamenpekotasun udal zerbitzuak jai on batzuk opa dizkigula guztioi.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.