Mojinos Escozios taldearen zuzeneko kontzertua San Pelaio parkean
Mojinos Escozios taldeak kontzertua emango du bihar San Pelaio parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori, jai egitarauan biharko iragarrita dagoen gauzarik garrantzitsuena da. Talde kataluniarraren etorrerak ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea Artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmin hori handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Kantaldia talde ospetsuak aurtengo udan egingo ‘Mená Chatrua’ diskoarekin egingo duen biran txertatzen da.
Mojinos Escozios izatez rock taldea da, bere ezaugarri behinena kantatzen dituzten abestien letrak izanik, ganberroak, umoretsuak eta, askotan, eskatologikoak baitira. Musikari dagokionez AC/DC, Deep Purple, Iron Maiden edo Metallica bezalako talde handietatik edan ohi dute eta horiek eragina edo ukituak izanik ezaugarri. Beraien estiloa hard rock eta heavy metalaren tartean kokatzen da, nahiz eta hainbat abestitan blues rockaren ukituak ere agertzen dituzten. Hainbat kontzertu eta emanaldietan Andreu Sánchez Morunok ere lagundu eta beraiekin jotzen du.
Taldeko kide dira Miguel Ángel Rodríguez kantaria, "El Sevilla" –ahotsa eta armonika_; Juan Carlos Barja "Zippy" -bajua eta koruak-; Juan Ramón Artero "Chicho" -gitarra bakarlaria eta koruak-; Vidal Barja Junior "Vidalito" -gitarra erritmikoa eta koruak-; Vidal Barja "El Puto" – bateria-jolea. Taldea orain dela hamabost urte eratu zuten. Denbora horretan 12 disko kaleratu dituzte. Azkena ‘Mená Chatrua’ titulua darama eta ‘DRO’ diskoetxearekin plazaratu dute. Hainbat filmetan ere parte hartu izan dute beren ibilbide artistikoan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan