‘Micky’ kantariaren ikuskizunak amaiera emango die 2011ko Santixau jaiei

25.07.11
Kultura eta Gazteria

Micky kantari ezagunaren ikuskizunak amaiera emango die 2011ko Santixauei. Madrildarrak Ermuko jai nagusien programa itxiko du, Zezen gaueko kantaldia azken ekitaldia izango baita. Mickyren benetako izena Miguel Ángel Carreño da. 1943an jaio zen Madrilen. Orbe plazan kantatuko du uztailaren 27tik 28rako goizaldean. 1960eko hamarkadan Espainian aitzindari izandako ‘Micky y Los Tonys’ banda eratu zuen. Taldearekin 30 bat abesti eta 5 disko argitaratu zituen. Nolabaiteko arrakasta lortu ondoren, 1970ean taldea desegin eta bakarkako ibilbideari hasi zuen Mickyk. Bakarrik ezaguna egin zen Soy Así edo El Chico De La Armónica tituluko abestiekin.

Alemania eta Holandan arrakasta lortu zuen Bye, Bye, Fraulein konposizioarekin. 1977an Eurovision izeneko jaialdira joan zen ‘Enséñame a cantar’ piezarekin, bederatzigarren postua lortuz. 1990ean Mágico 60 izeneko biran parte hartu zuen ‘Tony Roland’ bezalako kideekin batera. Madrilgo Desperados elkarlanean jardun izan du askotan.

2001. urtean, Carlos Segarrarekin batera, Momentos de Rock&Roll bira egin zuen. Micky gomazko gizona goitizenez da oso ezaguna, hasiera hasieratik oholtzaren gainean agertu zuen dantzatzeko forma eta koreografia bitxiengatik. 2003an Telecinco telebista kateko ‘Vivo cantando’ lehiaketan parte hartu zuen. 2010ean "La Cuenta Atrás" tituluko diskoa grabatu zuen Jorge Explosión –Doctor Explosión taldekoarekin- batera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu