Parte hartze altua eta gorabehera eza, Santixauetako laburpena: 2011ko argazkiak
Amaitu ditugu ‘Santixauak 2011’. Eman dutenari errepasoa egiteko garaia dugu, balorazioa egitekoa. Udal kultura saila kontent azaldu da jaiak emandakoarekin. Eguraldia ez dugu lagun izan –batere, ura gogotik bota baitu-. Nolanahi ere, jaiak izan ditugu eta egitarauak emandakoaz irakurketa positiboa eginen da. Programa aurreikusi bezala bete da, ezinbestean ekitaldiak bertan behera utzi direnean salbu. Adin talderik kaltetuena ume eta gaztetxoena izan da. Hiru egunetatik batean ere ezin izan baitira puzgarriak ipini San Pelaioko parkean.
Nolanahi ere, jendearen duintasuna eta festa-gogoa nagusitu egin zaio eguraldi deserosoari. Parte hartzea altua izan da, jendea kalera atera da nagusiki, xira eta euritakoarekin atera behar izan arren. Euriak erabat baldintzatu zituen Santixau bezperako programa, suziria, txarangen aurkezpena, ondorengo kalejira eta baita gaueko dantzaldia ere bai, argindarrean etenak eragin baitzuen. Eguraldiari begira egon gabe, herritarrok ahal izan dugun guztia gozatu izan dugu. Giroa aparta izan da!
Euriak eta horrek eragindako hezetasunak Aritzmendi pilotalekuan jokatzeko esku binakako pilota jaialdia ere baldintzatu zuen. Jaialdia aurrera atera zen, pilotarien profesionaltasunari esker, aretoa ez baitzegoen kirolerako baldintza onenetan. Markeliñe taldearen emanaldia kalean ere bertan behera utzi behar izan zen uztailaren 25ean. Goizetan jokatzekoak ziren barrus partidak ere, ezin izan zirelarik jokatu. Musikari dagokionez, balorazio orokorra positiboa da. ‘Gatibu’ eta‘Mojinos Escozíos’ taldeen eta ‘Mycky’ kantariaren emanaldiak espero bezala atera baitziren. Horiek guztiengandik, espero zena jaso genuelarik.
Inolako gorabeherarik ez dugu izan, Udaltzaingoak aditzera eman duenez
Udaltzaingoko kide F.Sanzek adierazi digunez 2011ko Santixauak egun lasaiak izan dira, ‘urteko ia edozelako asteburuaren antzekoak”. Txostenetan ez da gorabehera azpimarragarririk jaso. Ez da atxilotu egon. Zerbait aipatzekotan, alkoholak eragindako intoxikazioren bat edo beste, zarata dela eta kexua adierazteko deiak eta, goizaldean lokal nahiz tabernetan musika altuegi eduki izanagatiko deiak.
Azkenik, aipatu Ongarai eskolako patioan ateratako bigantxak ere normaltasunez gauzatu direla, zauritu larririk izan gabe. Larrialdietako kideek ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan, kolpea eta ubeldurak besterik ez dira gertatu. Aurtengoan patioa hareaz estaltzeak mesede egin die jauzitako pertsonei, zauri larriagoak ekidinez. Azkenik, adierazi EITB kateko Euskadi Directo programako unitate bat Ongarai egon zela grabatzen goiz batean eta irudiak internet bidez ikus daitezkeelarik. Guk lasterbidea ustez dizuegu.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan