Santixauetako play-back lehiaketaren balorazioa

03.08.11
Kultura eta Gazteria

Play-back lehiaketa jendeari gehien gustatzen zaion Santixauetako ikuskizunetariko bat da. Aurten, lehiaketa ostiralean (uztailaren 22a) betiko lekuan, hau da Orbe Kardinalaren plazan, gauzatu da.

Nahiz eta aurten parte hartu duen txaranga-kopurua lehengo urteetan baino txikiago izan, jendea zintzo bildu zen Santixauetako elkartzeko sahiestezin hau ikusteko. Guztira, hamabi txarangak lehiaketan parte hartu du beste txaranga bat izena eman arren.

Egun hotza izanagatik ere, herritarrek laister hotza astindu zuten hainbat txarangen emanaldien zehar. Aurten, iaz gertatu zen bezala, Udal Antzerki Taldeak play-back lehiaketaren aurkezpena gauzatu du. Halaber, nortzuk diren txaranga saridunak erabakitzeko epaimahaiak Eibarko koadriletako 6 pertsona osatu du.

Azkenik, ''Gure Txokoa'' irabazi duen txaranga izan da. Hainbat motatako ikuskizun musikal aurkeztu du; besteak beste, ''Sister Act'' moja-korua, AC/DC talde famatuaren ''Highway the hell'' abestiaren interpretazioa, Lady Gaga abeslariaren imitazioa eta ''Aida'' izeneko telebista-seriearen ''Lore Lore Macu Macu'' abestia. Bigarrenean, ''Los Marchosos'' txaranga geratu dira ''Manolete'' ikuskizunarekin eta hirugarren postuan, ''Axolagabeak'' txaranga ''Mujeres, hombres y biceps berzas'' izeneko telebista-programaren parodiarekin.

Jarraian, aurkezleen making off bideoa ikus ahal izango gara.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira