Komedia ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian
Komedia ikusgai izango da gaur, aste honetako bigarren kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera ateri jarraitzen badu. Euria egiten duen egunetan, emanaldia elizako arkupeetara eramaten da. Gaurko filmaren titulua ‘El diario de Greg’ da. Filma Thor Freudenthalek zuzendutakoa da, Iparamerikarra eta 2010ekoa. Luzemetraiak 120 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Steve Zahn, Chloe Moretz, Rachael Harris, Devon Bostick, Zachary Gordon, Alex Ferris, Robert Capron, Grayson Russell, Rob LaBelle, Cainan Wiebe, Ryan Grantham, Jake D. Smith eta Karan Brar. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.
Sinopsia
Teorian, Greg-ek, 11 urteko mutilak eskolaren mutil ospetsuena bihurtu nahi duela kontatzen digu. Beren ustez, eskola asmakizun barregarri eta zentzugabeena da; izan ere, berak eskola gorrotatzen du. Beraz, plan batzuk antolatzen ditu hobeto pasatzeko eta saiakuntza traumatikoa baino luzeago bizi izateko. ¿Eskolaren mutil ospetsuena lortu ahal izango du edo mutil ahula eta kakatia izango da?. Jeff Kinney idazlearen ''Diario de Greg'' izeneko eleberriaren zinemarako moldaketa da.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu