Komedia ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian

22.08.11
Kultura eta Gazteria

Komedia ikusgai izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera ateri jarraitzen badu. Euria egiten duen egunetan , emanaldia elizako arkupeetara eramango da. Gaurko filmaren titulua ‘La boda de mi familia’ da. Filma Rick Famuyiwak zuzendutakoa da, Suitzarra eta 2010ekoa. Luzemetraiak 90 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Forest Whitaker, America Ferrera, Carlos Mencia, Regina King, Lance Gross eta Taye Diggs. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

Bikote gaztearen ezkontza egun arte geratzen diren asteak komiko eta nekagarriak dira, batez ere, beraien gurasoak aintzinako eskatimak konpontzen saiatzen direnean.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu