Aurtengo lehen seihilekoan 60.000 pertsonek erabili zuten liburutegia
Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean jasotako datu estadistikoen arabera, Liburutegiak 59.596 pertsona atenditu zituen. Pertsona guzti hauek Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuren bat erabili zuten, ordenagailu portatilen mailegua irakurgelan, liburu, aldizkari eta ikusentzunezkoen mailegua, egunkari eta aldizkarien irakurketa, internetera konexia Wi-Firen bidez edota ikasgela.
Liburutegia 175 egunez ireki zen, horrela erabiltzaileen eguneko batezbestekoa 340ekoa izan zen.
Gehien eskatu zen zerbitzuerariko bat internetera konexioa Wi-Firen bidezkoa izan zen, erregistraturiko konexio-ordu kopurua 6.542koa izan zelarik. Hauetatik 2.876 ordu Liburutegiko portatiletatik egin ziren eta gainontzekoa, hau da, 3.666 ordu erabiltzaileen ordenagailuetatik.
Gainera, aurtengo lehen seihilekoan 14.854 dokumentu mailegatu ziren, hauetatik 9.914 liburuak izan ziren, 3.635 DVD-ak, 163 CD-ROMak, 791 musikako CDak eta 346 aldizkariak.
Epe horretan gehien mailegatu ziren tituluei dagokionez, helduentzako literatura sailean, Julia Navarroren “Dime quién soy”, Ken Folletten “La caída de los gigantes”, Stieg Larssonen “La reina en el palacio de las corrientes de aire” eta Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori”; haur eta gazteentzako literatura sailean, berriz, mailegatuenak, Toti Martínez de Lezearen “Nur eta oihan misteriotsua” eta “Hello Hoobs” eta “Txomin” bildumak izan ziren.
Gehien mailegatu ziren dvdak “Un chihuahua en Beverly Hills”, “El reino de los chiflados” eta “Aprender y jugar con Tommy & Oscar” izenburuko bilduma izan ziren.
CD-ROM formatuan gehien mailegatu zena ingelesa eta alemaniera ikasteko ikastaroak izan ziren, eta CD formatuan “Nino Bravo 50 aniversario” izenburukoa.
Aldizkarietan, “CuerpoMente”, “Speak Up”, “Burda”, Saber vivir” eta “Quo” izan ziren mailegatuenak.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.