Liburutegiko zorua ezkoztatu da

26.08.11
Udal Liburutegia

Abuztuan Liburutegiko erabiltzaile-oldea txikiagoa izaten dela aprobetxatuz, denboraren poderioz eta urtean zehar jasotzen duten erabileraren ondorioz hondatu egiten diren gela guztietan ezkoztatze-lanak egin dira.

Lantegi Batuak enpresak ezkotatze-lan hauek burutu ahal izateko egun batzuk behar izan ditu. Ezkotaketak, argizari zaharrak desugetzea eskatzen du lehenengo; gero, zoruei tratamendu berezi bat ematen zaie eta, azkenik, ezkotaketa bera egiten da.

Zeregin hauek burutu ahal izateko mahai, aulki, besaulki, aulkitxo guztiak eta zenbait apalategi mugitzea beharrezkoa izan da.

Hala eta guztiz ere, Liburutegiko langileek eta Lantegi Batuak enpresa ondo koordinatu dira lan hauek erabiltzaileei trabarik egin ez diezaieten. Horrela, Liburutegia zabalik egon da eta ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitu du udako ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Gaur egun, eta beheko argazkietan ikus daitekeenez, lanak amaitu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz