Ermuko Udalak 10.000 euro bideratuko ditu azken bi urtetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako

30.08.11
Euskara

Ohikoa den legez, Ermuko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, euskara ikasleentzako beka-deialdia zabaldu berri du. Gaurtik aurrera eskabideak abiapuntun bertan aurkeztu ahalko dira urriaren 4ra arte.

Garai hauetan ohikoa denez, Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako beka deialdia zabaldu du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak jada aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Komentukua kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren urriaren 4ra arte, egun hori barne. Deialdiaren ezaugarriak iazkoaren antzerakoak dira, haiek hartu baitira oinarri gisa. Iaz, 8.000 euro baino gehiago banatu ziren aurkeztu ziren 43 eskabideen artean, horien artean urteko osoko ohiko ikastaroak, udako eta neguko ikastaroak lagunduak izan ziren. Aurtengoan ere diruz lagunduko diren ikastaro motaren abanikoa zabala mantentzen da eta 106. urratsetik 112. urratsera bitartean aritzen diren ikasleek ikastaro beragatik, bi aldiz, diru-laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, lan gabe egon diren ikasleek, eta gutxienezko soldatara heltzen ez direnek matrikularen %75a jasotzeko aukera ere izango dute, diru-laguntza honekin eta HABEk ematen dituen diru-laguntzen bitartez ikastaroa doakoa izatera hel daitekeelarik. Informazio guztia Udal webgune korporatibo honetan eskuragarri dago.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin