Iraila hastearekin batera kultur jarduera zabala berreskuratuko dugu Ermuan
Iraila jardueraz lepo dator, kultur agendak iragartzen digunez. Hilabetea indartsu hasiko dugu eta horrela mantenduko datozen lau asteetan zehar. Datozen hogeita hamar egunetan jarduera ugari izanen da gure herrian, besteak beste, Extremadurako XX. Kultur Astea, Flokez Blai lehiaketa eta ‘Kalean’ musika jaialdia, erdi aroko azoka, Gaztela eta Leoneko kultur astea, zine kluba, zine komertziala, erakusketak eta antzerki emanaldiak. Ermua Antzokia berrirekiko da. Datorren astean hasiera emango zaie zine klubeko emanaldiei. Irailaren 8an Mudo-drogot Zinematrografo eta Ateneo Libertarioak antolatutako ziklo berria hasiko da. Egun horretan “Pequeñas mentiras sin importancia” titulukoa proiektatuko da. Hileko bigarren asteburu horretan helduen nahiz haurrentzako zine komertzialeko emanaldiak hasiko dira. Jarduera eta orduen xehetasun guztien berri izateko, kontsulta ezazue agenda kulturala.
Lobiano Kultur Guneak ere bere ateak berrirekiko ditu. Izan ere, Emilia Nogales pintorearen koadroak ikusgai izango dira irailaren 12tik 25era bitartean. Irailean udan jarraitzen dugunez, kaleak ez du bere garrantzia galduko, Folkez Bali nahiz Kalean musika jaialdiak zeru zabalean gozatu ahal izango baititugu. Antzerki emanaldiak ere berreskuratuko ditugu irailean. Hileko azken ostiralean eta Glu-glu produktorearen eskutik ‘Vaya semanita’ titulukoa ikus ahal izango baitugu.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan