Liburutegiko zerbitzuek abuztuan izan duten erabilerari buruzko estatistikak
Abuztuan 2.255 pertsonek erabili dute Liburutegia, 102 pertsonen batez bestekoak. Udaro bezala, Liburutegia goizez ireki da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Denboraldi honetan WIFIren bidezko interneti konexioaren ordu kopurua 445 ordukoa izan da, eta konexio hauek gelan erabiltzeko mailegatu diren esku ordenagailuen bitartez nahiz erabiltzaileen ordenagailuen bitartez egin dira. Horietatik, 253 gizonek egindakoak eta 201 emakumeek egindakoak izanik.
Maileguei dagokienez, 1.179 egin dira guztira. 851 liburu eta aldizkari mailegatu dira, eta gainontzekoa, mailegu kopuruaren arabera, DVD eta CDak izan dira.
Oso harrera ona izan duen beste zerbitzu bat prentsaren irakurketa izan da, Liburutegiak egunero 10 egunkari eskaintzen ditu eta.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz