Kiroldegia hasi da iraila eta urriko hainbat ikastaroetarako izenemateak hartzen

02.09.11
Kirolak

Udal Kiroldegiak bere ohiko ordutegira bueltatu da iraila hastearekin batera. Atzotik zabalik dugu hamalau orduz etenik gabe, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean hain zuzen ere. Erakundea iraila honetan bertan edo urrian abian jarriko dituen ikastaroen berri ematen hasi da, eta baita ere begiraleek zuzentzen dituzten denboraldi berriko ikastaroetarako izen emateak hartzen. Esan behar, jada irekita daudela fitness eta kardio eta aerobikoko aretoek. Igerilekua aurreko astean –abuztuaren 24an- zabaldu zen. Beti Ondoko kirol guneak ere bere ateak zabalik ditu, ohiko ordutegiak erabili daitekeelarik.

Kiroldegiak adin guztientzako pertsonentzat prestatu eta eskainiko duen eskaintza oso zabala da. Ikastaro batzuk irailean bertan jarriko dira martxan, beste hainbat aldiz, urrian hasiko dira. Horiek guztientzako izenematea zabalik dago, dauden taldeak osatu edo berriak eratze aldera. Aurrerapen gisa, erakundeak irailean hasiko direnen eskaintza ezagutzera eman du, tartean adibidez, aretoan egitekoen artean ondorengo hauek ditugularik aukeran: spinning, mantenu-gimnasia, patinajea, Karibeko dantzak, mantentzea, aerobic, pilates, body power eta streching. Aldiz igerilekuan igeriketa edo aquagym egin ahal izango ditugu.

Espezialitate bakoitzaren xehetasunak ikusteko, sakatu lasterbide gisa pdf formatuan eskaintzen dizuegun laburpen orriak ikusi ahal izateko. Urrian hasiko direnen berri datozen egunetan emango dizuegu, eskaintza ezagutu eta berehala.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne