Iraileko ‘Gure Agenda’, jardueraz lepo
Udal Euskara sailak ezagutzera eman du hasi berri dugun hilabetean euskaraz bizi eta gozatu ahal izango dugun jardueren bilduma. Iraileko ‘Gure Agenda’, jardueraz lepo dator. Bilduman Euskara ikasteko ditugun laguntza sistemaren berri ematen da, eta baita ere Alboka, pintura eskola edo Txindurri dantza taldeak eskainiko dituzten ikastaroak. Orrialdean herriko euskaltegiek laster hasiko dituzten ikastaroak ere jasotzen dira eta, baita ere, Folkez Blai eta Kalean musika jaialdiena, Ermua Kantuan kalejira ahaztu gabe. Azkenik, Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketa edo udako postal lehiaketak ere zabalik jarraitzen dutela gogoratzen zaigu.
Amaitzeko, azpimarratu behar euskara sailak kanpaina berezia gauzatuko duela abizenak euskal grafiara egokitu nahi duten herritar guztientzat. Eta baita udal Kiroldegiak euskaraz eskainiko dituen ikastaroen aipamena.
Iraileko ‘Gure Agenda’ pdf formatuan ikusteko, saka lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin