Ikastetxeek babes eta segurtasun gehiago izango dute ikasturte hasieratik

05.09.11
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzainek jagon eta zaintza lanak areagotuko dituzte ikastetxeen inguruetan bide-segurtasuna areagotzeko, 2011-2012 ikasturtea hastearekin batera. Hainbat agentek arreta berezia jarriko dute bihartik –irailaren 6tik- aurrera ikastetxeetara oinez doazen pertsonek lehenetsiz eta horiei babes gehiago emanez, automobil gidarien kaltetan. Udaltzainak egongo dira Santa Anan (Eskolabarrikoentzat) eta Ongarai auzoan (LHI Ongarai, Anaitasuna Ikastola eta San Pelayo ikastetxekoentzat).

Neurri honekin eskola-bidearen proiektua indartu eta horri mesede egin nahi zaio. Eskola-bide ekimenak pertsona eta talde ugariren ahalegina biltzen du, besteak beste, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzarenak eta Guraso elkarteenak. Ekimenaren helburua haurrek pertsona heldurik gabe –, guraso, aitita-amama edo zaintzailerik gabe, bakarrik- eskolara oinez eta seguru joan daitezela da. Bide-eskola egokitu egiten da ikasleen adinaren eta ikastetxearen inguru eta ezaugarrien arabera.

Udaltzaingoa bertan izango da ikastetxeetara sartu eta irteteko orduetan, talde garraioari –batez ere autobusei- gauzak errazteko, bakarka autoetan doazenen kaltetan

Udaltzaingoa bertan izango da ikastetxeetara sartu eta irteteko orduetan, talde garraioari –batez ere autobusei- gauzak errazteko, bakarka autoetan doazenen kaltetan. Bertaratze horrekin ikastetxeen inguruetan egunero gertatzen diren bide segurtasun arazo eta auto pilaketei aurre egin nahi diete, pertsona asko baitira umeak automobil partikularretan eramaten dituztenak trafiko arruntari kalte eginez.

Agenteek kontrola areagotuko dute espaloietan, zebra bideen gain eta, batez ere, autobusentzat seinaleztatutako gune eta geltokietan gelditzen edo estazionatzen duten gidariak zigortzeko asmoz, hots baimendutako lekuak ez ezik, beste hainbat leku erabiltzen dituztenak.

Hori horrela, nolanahi ere seme-alabak kotxez eraman edo jaso nahi duten guztiei udaltzaingoak gogoratzen die ikastetxeetako ikasleak nahiz Ongarai inguruan bizi diren herritarrei sor dakiekeen eragozpenak gutxitzeko, Monte Hermoso kaleko (San Pelaio ikastetxearen azpian) eta Beti Ondoko kirol guneko aparkalekuak aukeran erabiltzeko prest dituztela.

Laburbilduz, Udaltzaingoak bat egin nahi du eskola-bidearekin konprometituta dauden gurasoekin eta horien ahaleginarekin, umeek eskolara joateko bide segurua dutela bermatuz, bidean dabiltzanak segurtasun baldintzarik onenetan dabiltzala ziurtatuz eta istripuak edo arrisku egoerak ekar ditzaketen aspektuak gutxituz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Ongarain piztutako sute baten ustezko egileak identifikatu eta inputatu ditu Udaltzaingoak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran
Imagen
15.05.25
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko