Euskara ikasteko aitzakiarik gabe!
Amaitu dira euskararik ez ikasteko aitzakiak. Akabo. Oraingoan bai, ez dut etsiko. Ez dut galdu behar aukerarik. Ermuan bertan, inora joan beharrik gabe, ordutegi zabala aukeran izanik, norberari egokitutako atentzioaz eta, noski, kalitatez. Galdetu; matrikulatzeko garaiz baitzaude.
Ermuko bi euskaltegiek hastear dagoen 2011-2012 ikasturterako matrikula zabaldu dute astean zehar. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren azkenera artean. Argibideak eta izen emateak zentro bakoitzeko idazkaritzan bertan egin daitezke. Udal Euskaltegiak jada kalean du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten orria. Aurten go kanpainarako aukeratu duten leloa ‘konekta-t(u)” da.
Kaltxango AEK-k ere bere kanpaina prest du. “AEK-k hitza ematen dizu. Esukara ikasi eta jakingo duzu” da aukeratu duten leloa. Ikastegi biek eskaintza zabala eskaintzen dute. Iragarri dutenez EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko eta guraso, merkatari eta etorkinen talde bereziei eguerdiko eskolak emango dituzte. Euskaltegiek orotariko euskara ikastaroak eskaintzen dituzte 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko orotariko mailak daudelarik. Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.
Bi euskaltegi ditugu Ermuan: Teresa Murgan dagoen udalarena, eta Kaltxango AEK
Udal Euskaltegiak iaz bezala, eskolak astelehenetik ostegunera bitartean emango ditu, ostirala libre izanik ohiko ikastaroetako ikasleentzat. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da. Eguerdiko eskolak ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean emango dira, astean hiru egunetan. Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,22 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du.
Herriko Kaltxango AEK-k ere matrikulazioa zabalik izango du irailaren 24ra bitartean izenak hartuko dituelarik. Ikastegiak ordutegi zabal eskaintzen du, goizez, eguerdiz, arratsaldez eta gauez. Kaltxango zentro homologatua da eta bertan maila guztiak eskainiko ditu: euskalduntzea, hasiera, oinarrizko, goi-maila eta EGArako bidea, hobekuntza, mintzapraktika, autoikaskuntza, IVAP-IRALE eta Berbalagun mintzapraktikarako ekimen osagarria. Zentroak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzen ditu. Argibideak eskatu eta izen-emateko Bizkai Etorbidearen 13 etxabeko egoitzan, kaltxango@aek.org. posta elektronikoan 943 171940 telefonoan egin daitezke.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik