Emakumeen ekarpena ekonomiari: begi-bistan dagoenetik ikusezinean dagoenera
Emakumearen Topalekuan argazki erakusketa berri dute. Erakusketari jarri zaion titulua Emakumeek ekonomiari egindako ekarpenak: begi-bistan dagoenetik ikusezinean dagoenera da. Bildumak zuri beltzezko hogei argazki osatzen dute eta horren xedea, emakumeek ekonomiari lan publiko nahiz pribatuaren bitartez egiten dioten ekarpen garrantzitsua agerraraztea eta gizartea horretaz jabetzea. Erakusketa gure herrian mantenduko da irailaren 22ra bitartean. Erakusketara sartzea doakoa da eta bisitatu daiteke goizeko bederatzi eta erdietatik eguerdiko ordu bat eta erdietara bitartean eta, arratsaldez, lau eta erdietatik zortzietara –ostiraletan izan ezik-.
Zenbait argazkiren bitartez, erakusketak emakumeek etxetik kanpoko egindako lanaren garrantzia azpimarratu eta agerian jartzen du, familientzat ezinbestekoa izaten baita. Horrez gain emakumeek lan merkatura egindako jausia ere jartzen du gu guztion aurrean.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko