Urtero folk taldeentzako Ermuan antolatzen dugun lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da

08.09.11
Kultura eta Gazteria

Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Kataluniatik etorriko den ‘Las migas’ (Bartzelona) taldeak emango duena izango da. Bartzelona kosmopolita baten isla bezala, talde honen berezitasun nagusia beronen pluraltasunean datza. 2004. urtean lau emakumek talde bat sortzea erabaki zuten, flamenko tradizionaletik abiatuta baina beraiek sortu zuten ‘Las Migas’ izeneko mundu txiki horretan gustura sentitzen zen edozein musikari ateak zabalik edukita.

Scaht taldea finalean sartu da, ‘Irtio’ talde galiziarrak parte hartzeari uko egin eta gero

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Tündra (La Rioja); Adarrots (Bizkaia La banda morisca (Cádiz), Lulavai (Pontevedra), Scaht (Cáceres) y Streetswings (Madrid). Scaht taldea finalean sartu da, ‘Irtio’ talde galiziarrak parte hartzeari uko egin eta gero. Zerrendatutakoetatik lehenengo biak irailaren 9an joko dute, ‘Adunia’ talde ermuarrekin batera. Jarraiko biak biharamunean, larunbatean joko dute, ‘Las migas’ talde gonbidatuarekin batera.

Azkenik, geratzen diren biak igandean, hain zuzen ere, iazko irabazleekin –La camerata cervantina taldekoekin- batera. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Igandean ‘La camerata cervantina’ taldeak, eguerdiko ordu 1etatik aurrera joko du.

Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu