Zineklubak hasiera emango dio Ermua Antzokiko zine denboraldiari

09.08.11
Kultura eta Gazteria

Ermua Antzokiak zineklubeko emanaldiak hasiko ditu gaur, zine denboraldi berria irekiz. Gaur irailerako programaturiko lau emanaldietatik lehena proiektatuko da. Produkzio frantsesa da, iazko 2010ekoa. Filmak drama kontatzen du, komedia ukituekin. Zuzendaria Guillaume Canet da, zeinak komedia honen gidoia ere idatzi duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, besteak beste: François Cluzet, Marion Cotillard, Benoît Magimel, Gilles Lellouche, Jean Dujardin, Pascale Arbillot, Edouard Montoute, Valérie Bonneton, Laurent Lafitte, Anne Marivin, Louise Monot, Joel Dupuch, Hocine Merabet, Maxim Nucci, Mathieu Chedid, Nikita Lespinasse, Jeanne Dupuch, Marc Maire, Neo Broca. Luzemetraiak 154 minutu irauten ditu. Emanaldia iluntzeko 8:30etan hasiko da. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Maxek eta Veronikak, jatetxe ospetsu bateko jabea eta bere emazte ekologistak, urteroko legez hondartzako etxera gonbidatu dituzte beren lagunak, elkarrekin udako oporrei hasiera emateko. Baina oraingoan, Parisetik irtetera zihoanean Ludo lagunak istripu larria izaten du…

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu