Ermua Antzokiak aldez aurreko sarrera salmenta estreinatuko du datorren astean

09.09.11
Kultura eta Gazteria

Ermua Antzokiak datorren asteazkenean aldez aurreko sarrera salmenta estreinatuko du. Sistema telematikoko zerbitzuaren bidez zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango ditugu. Zerbitzua Bilbao Bizkai Kutxa entitatearekin hitzartu da. Antzerki, musika kontzertu eta bestelako zuzeneko emanaldietako sarrerak erosteko lau bide izango ditugu. Hain zuzen ere, internet, telefonoa eta BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarea. Hiru bide horiek erabiltzerik ez dutenez, Lobianora bertara goizeko 9etatik iluntzeko 9etara bitartean joatea eta bertan erosteko aukera izango dute. Sistema berria abian izango da irailaren 14an, goizeko 9etatik aurrera.

Sarrerak aldez aurretik erosteko zerbitzu berri horrek hainbat aukera gehiago eskaintzen dizkigu, norbanako bakoitzaren behar eta lehentasunen araberakoa. Pertsona bakoitzak ikusteko interesa duen ikuskizunen arabera diseinatu ahal izango baitugu gure egutegi eta ibilbide propioa. Jada ez dugu ilararik gorde beharko takilen aurrean, horiek ireki baino lehen. Dena den, azpimarratu behar asteazkenetik aurrera internet bidez edozeinek sarrera erosi ahal izango duela gustuko duen ikuskizunerako munduko edozein lekutan egonik ere. Hau da, herri, probintzia nahiz estatuko mugak gaindituko dira erraz asko, teknologiari esker.

Asteazkenean irailetik abendura bitartean izango diren ikuskizun guztien sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango ditugu

Zine komertzialeko emanaldien kasuan ezin izango dugu aldez aurreko sarrera sistema telematikoa erabili, gure udalak prezio merkeak jartzea eta hileko bonoak saltzea erabaki duelako. Bono horiekin ikuslegoaren fideltasuna bilatzeaz gain, pertsona oro kulturaz gozatzeko eta horretara iristeko aukera” eman nahi da. Hori horrela, zinerako sarreren salmentak orain arte bezala jarraituko du izaten, hileko bonuak ez baitute bateragarria egiten. Udal kultura saila eta BBK entitateko teknikariek elkarlanean jardun izan dute zerbitzua denboraldi berriaren hasieran eskaini ahal izateko. Entitatearen sarean Ermua Antzokiaren programazioa txertatzeko lanak amaitu dira eta, zerbitzua eskaintzen hasiko da datorren asteazkenetik aurrera.

Sistema berriaren ezaugarriak, kontutan hartu beharrekoak:

  • Pertsona bakoitzak ikuskizuneko gehienez ere lau sarrera erosi ahali zango ditu, eragiketa atean.
  • Asteazkenean irailetik abendura bitartean izango diren zuzeneko ikuskizun guztien sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango ditugu.
  • Lobianon egingo diren formatu txikiko ikuskizunak aldez aurreko salmenta sistematik kanpo geratzen dira. Horietarako sarrerak orain arteko prozedurari jarraituz salduko dira, hau da ikuskizuna eman aurreko astelehenean saltzen hasiko gara, Lobianon bertan.
  • Sarrerak aldez aurreko salmenta zerbitzu telematikoaren bidez erosteak, kostu gehigarria izango du. BBK entitatearen txartelarekin (debitu edo kreditukoarekin) sarrera erosiz gero, horren kostuari 0,60 euro gehitu beharko zaio sarrerako -ez eragiketako-. Aldiz, beste entitate bateko txartela erabiltzen bada, kostua 0,90 euro gehiagokoa izango da.
  • Udalak ere sistema berria ezartzeagatiko kostuaren zati bat gain hartuko du. Hori horrela, BBK entitateko txartelekin egiten diren operazioen kopuruko %2,5 ordainduko du, eta bestelako entitateen txartelekin egindako erosketa kopuruaren %3.
  • Ezin izango da erretserbarik egin.
  • Sarrerak erosi eta gero, horiek ezin izango dira inolaz ere bueltatu, ez baitira onartuko.
  • Sarrerak hainbat modutan jaso daitezke: BBKren orotariko kutxazainetan; Lobiano Kultur Gunean eta baita takilan bertan ere. Kasu guztietan erosketa egiteko erabili den txartela aurkeztu beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean