Antzokian azken lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak ezagutzea eman ditu Kulturak
Antzokian hileko azken lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak aurkeztu du udal Kultura sailak. Saileko bozeramaileak aditzera eman dutenez programazioaren xedea” ikusle anitzei iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia ona. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko nahiz testurik gabeko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak, antzerkiak, bertsolariak, eta bakarkako umoristak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.
Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko, Euskadiko nahiz estatuko konpainiak sartuta daude. Eta obraren batean edo bestean, interprete ermuarrak lanean ikusteko parada izango dugularik. Hitzartutako lan guztiak kalitatezkoak dira. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da. Nolanahi ere, zerbait azpimarratzekotan, gogoan hartu ondokoak: ‘Vaya semanita’ antzelana, Yllana taldearen azken muntaia, ‘Grafitti Classics’ talde britaniarrarena, Maialen Lujanbio buru izango duen bertso jaialdia, Leo Harlem bakarlariarena, Hostoak titulukoa edo Quique Gonzalez kantautorearen kontzertua.
- Irailetik abendura bitarteko programazio osoa pdf formatuan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan