‘Streetwings’ taldeak irabazi du ‘Folkez blai’ lehiaketaren VI. edizioa

12.09.11
Kultura eta Gazteria

‘Streetwings’ taldeak irabazi du Ermuko"Folkez blai" lehiaketaren seigarren edizioa. Madrildarrek 3.000 euroko saria eskuratu dute, azken asteburu honetan jokatu izan den finalean nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Cadizetik etorritako "La banda morisca" izeneko seikotearentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen. Talde irabazleak izugarrizko poza hartu zuen epaimahaiaren emaitza ezagutarazi zenean. Folkez Blai lehiaketa irabazita datorren urterako bi emanaldi ziurtatu dituzte, batetik Ermura bueltatuko baitira 2012ko edizioan eta baita kontzertua emango dute ‘Getxo Folk’ekoan, antolatzaileen arteko akordioari esker. Saria laster kaleratuko duten lehen diskoaren gastuei aurre egiteko erabiliko dutela adierazi zuten. Sariak eta lehiaketaren oroigarria Lorena López zinegotziak eman zituen.

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona erakutsi dute eta zuzeneko emanaldietan soinu garbi eta kalitatezkoak entzuteko aukera izan dugu. Saria jaso duten taldeez gain, finalera sailkatu dira Tündra (Errioxa); Adarrots (Bizkaia), Lulavai (Pontevedra) eta Scaht (Cáceres).

‘Stretwings’ taldearen hainbat datu

‘Stretwings’ boskotea da. Taldekide dira Juan Luis Alonso (flautak, gaitak, kantale, bodhran eta ahotsa), David Castro (gitarra elektrikoa eta akustikoa, ahots nagusia), Jitka Kubesova (biolina eta ahotsa), Manu Larcher (baxu elektrikoa) eta Vicente Hervas (bateria).

‘StreetWings’ bost musikari gazteek eratu zuten 2010ean. Zuzeneko emanaldian musika indartsua dute; folk, rock eta country estiloak landu eta uztartzen dituztelarik. Taldeak errepertorio zabala du, abestiak letra izan dezaketelarik edo soilik instrumentalak izan daitezkeelarik. Beren emanaldietan iparreko erroa duten abestiak, zeltak eta amerikar country edo bluegrassa.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Orbe Kardinalaren plazan egindako emanaldi guztietara ikusle asko bildu da. Larunbat gauean eta lehiaketatik at, Bartzelonako ‘Las migas’ musikariak errezitaldi aparta eskaini zuten, ikusle ugariren aurrean. Emanaldia oso ona izan zen eta bertaratutakoek gozatu egin zuen taldearekin. Halaber, lehiaketatik kanpo ere, ‘Adunia’ eta iazko irabazleak ‘La camerata cervantina’ taldeen emanaldiak ere ikusi eta horiekin gozatu ahal izan dugu.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkez blai" lehiaketaren edizio hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako zazpigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute. Udal kultura saileko ordezkariak antolatzaileek lepotik egindako lana biziki eskertu zuen. Esan zuenez, “asteburu batean goza dezagun lan eskerga eta desinteresatua egiten baitute hilabeteetan zehar”. Gehitu zuenez, hori gutxi balitz, “azken hiru egunetan plazako txosnan ere jota-ke aritu dira lanean etengabe.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan