Hainbat gorabehera aldez aurreko sarrera salmenta sistemaren estreinako egunean

14.09.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zuzeneko ikuskizunenentzako aldez aurreko sarrera salmenta sistema estreinatu du gaur. Zerbitzua Bilbao Bizkaia Kutxa entitatearekin hitzartu dago eta abian jarri da goizeko 9etan. Hasieran hainbat gorabeherak izan dira. Ermua Antzokia integratzeko lanak ez dira ustez behar besteko finak izan eta sistemak ezusteko bat edo beste eman du. Batzuk huskeriak izan dira, Antzokia Ermuan ezik Bilbon kokatu izana bezala. Gauzarik garrantzitsuena erosketa prozesuak egoki bukatu izana izan da. Arazoa sistemaren hornitzailearena izan da eta ez gure udalarena edo kultura sailarena, sarreren salmenta telematikoaren lana hirugarren bati esleituta dugulako. Internet bidez sarrerak erosten saiatu diren berrogeita hamar pertsonatik gora eragiketa ezinezkoa suertatu zaie, sistemak kale egin izan duelako, nahiz eta kontabilitatean operazioa jaso eta bezeroari sosak deskontatu. Ordu bi beranduago BBK-k eragiketa horiek atzera bota eta desegin egin ditu, kaltetutakoei kargatutakoa bueltatuz. Aurrezki-kutxako arduradunek hasierako arazoengatik kaltetutakoei sortu dizkieten eragozpenak barkatzeko eskatu dute, eta horrelakorik berriz ez gertatzea espero dutela azpimarratu.

Arazoak internet eta telefonoz bidezko salmenta kanaletan erregistratu dira, horiek erabili dituzten pertsona eta bezeroek ezin izan dituztelarik sarrerarik erosi. Internet bidez ikuskizuna gauzatuko den egoitza aukeratu, sarrera kopurua zehaztu, kreditu-txartelaren datuak sartu eta erosketa agindua bideratu ondoren, sistemak kargu-zentroak huts egin izana eta saiakera bukatu gabe geratzen zela adierazten zuen mezua erakusten zuen. Aurreko datuekin batera post elektronikoko helbidea ere erantsi behar da eta horren bidez egindako eragiketaren egoera kontsultatu daiteke. Horretaz baliatuz gero, erosketa eta sarrera erreserbarik ez genuela erantzuten zuen sistemak. Nolanahi ere, kontabilitatean operazioa jaso eta bezeroari sosak kontuan deskontatu izan zaizkiola agertu arren.

Arazoen berri jasotakoan, BBK egoera egiaztatu eta sistemak eragindako gorabeherak zuzendu egin ditu azkar batean. Enpresak adierazi digunez 53 eragiketa izan dira guztira kale egin dutenak, horietan erabilitako txartelen titularrei deskontuak egin zaizkien arren. Goizeko hamaikak eta laurdenetan BBK-k arazoei konponbidea eman eta aipatu kanal bietan operatzen hasi da berriz ere. Sistemaren arazoak izan direla eta, kale egindako eragiketen titularrei eginiko deskontuak atzera bota, zenbatekoak bueltatu dituelarik entitateak. Une honetan, sarrerak erosteko kanal guztiak operatzen ari dira, inolako arazorik gabe.

Huskerien atalean, adierazi behar lehen orduko erabiltzaileek ez dutela erraza izan Ermua Antzokia azpiegitura bilatzea, hori Bilbokoen artean kokatu baita, gurean kokatu ordez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak