Kalean ekimenak hamabi musika talde ekarriko ditu

16.09.11
Kultura eta Gazteria

Ermuak jatorri eta oso estilo ezberdinetako hamabi musika talde bilduko ditu aste bukaera honetan, nazioarteko kale musika taldeen seigarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta ‘Kalean’ leloaz ezagutzen dugu. Programari gaur sei eta erdietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu.

Gaurko lehenengo bi taldeak kanpotik datozkigu. Lehenaren izena ‘Armando Ruido’ da eta Gaztela eta Leonetik dator. 2008ko proiektua da; erritmo latinoak eta tradizionalak uztartzen dituena. Espainian eta Portugalen jarduten dute kalejira, festa, inauteri eta abarretan.

Arratsaldekoz ortzietan Frantziatik etorritako ‘Granfare En Petard’ taldeko kideen txanda izango da. 2003an sortutako talde honek funkya lantzen du. Inprobisazio nahasietan edo nahasketa inprobisatuetan oinarritutako ikuskizun bat egiten dute. Ska, funky eta dub bezalako estiloak nahastu eta uztartuz. Energiaz beteriko erritmo bizi, libre eta konplexu gabeetan oinarrituz. Banda guztiak Orbe plazatik abiatuko dira kalejiran ateri badago. Euria egiten badu, bandek plazako kioskoaren eta Torrekua plazatxoko estalpean emango dituzte bere emanaldiak.

Talde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Frantziatik (2), eta Mexikotik beste bat etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu. Guzti horiekin batera Ermuko Irulitxa, Fouraleda, Alboka eskolako trikitilariak eta Andrabanda ere izango dira.

Talde parte hartzaileek eta bakoitzaren emanaldi orduak ondorengoak dira:

  • Irailak 16, ostirala
    • 18:30etan: ‘Armando ruido’ (Gaztela eta Leon)
    • 20:00etan: ‘Fanfare En Petard’ (Frantzia).
  • Irailak 17, larunbata
    • 12:00etatik 14:30etara: Kalejira hainbat bandarekin.
    • 18:00etatik 20:00etara: Danborrada eta hainbat emanaldi.
    • 20:30etatik 22:15etara: Argi, su eta soinu ikuskizuna.
  • Irailak 18, igandea
    • 12:30etan: ‘Fouraleda’ (Ermua).
    • 13:00etan: ‘Music circus’ (Katalunia)
    • 13:30etan: ‘Alboka Musika Eskolako Trikitilariak’ (Ermua)
    • 13:30etan: ‘Andrabanda feminista’ (Ermua).
    • 18:00etan: ‘A manifique banda dos homes sem medo’ (Galizia).
    • 19:00etan: ‘Brassmatics’ (Frantzia).
    • 20:00etan: ‘Mariachi Imprerial’ (Mexiko).

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan