Erdi Aroko bigarren azoka egingo da asteburuan

20.09.11
Gizartea

Erdi Aroko bigarren azoka egingo da Ermuan datorren asteburuan. Ekimena Gaztela eta Leoneko zentroak antolatu du, Ermuko Merkatari eta Ostalarien eta Elkartearen (EMOEren) eta gure Udalaren laguntzarekin. Irailaren 23tik 25era bitartean, Erdi Aroa gogoratu ahal izango dugu ermuarraok. Bigarren urtez jarraian, hirigunea apaindu egingo da erdi aroko giroa birsortzeko. Erdi Aroko Merkatuak berrogeita hamar postu baino gehiago ekarriko dizkigu, Orbe Kardinalaren plazara eta ondoko lekuetara.

Ermuko Merkatari eta Ostalariek oso ondo hartu dute Erdi Aroko II. Merkatua eta horretan aktiboki inplikatuko direla iragarri. Eta lagundu egingo dute merkatu arrakastatsu eta jendetsua izan dadin. Azokan burubelarri murgilduko eta beren establezimenduak apaindu eta girotuko dute. Horretaz gain garai hartako moduan prestaturiko jakiak eskainiko dituzte. EMOEk bere aldetik dekorazio lehiaketa deitu du elkartekide diren establezimenduen artean.

Antolatzaileek jendetza biltzea eta etortzen direnek ondo pasatzea nahi dute, horretarako eguraldia lagun izatea eskatzen dutelarik. EMOEk oso positibotzat jo du ekimena. Merkatuaren egitaraua zabala da eta izango dugu zer ikusi, erosi, jan,eta edan. Iragarrita daude, besteak beste, antzezpenak, musika emanaldiak, ehiza-hegaztiak, malabareak eta suziriak, eta abar…

Merkatuan parte hartzeagatik, merkataritza lehiakor eta dinamikoa egin eta zonaldeetako kooperazio estrategiak pizteko asmoz Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak jasoko ditu EMOEk.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.