Merino Memorialaren XXIV. lasterketa, urriko lehen igandean korrituko

23.09.11
Kirolak

‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen den hiri lasterketak hogeita laugarren edizioa beteko du aurten. Karrera urriaren 2ko igande goizean korrituko da. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Programa B5 tamainako liburuxka bat da eta hamalau orrialde dituena. Horietatik, lau koloretakoak dira, esaterako azala, kontrazala edo erdiko ibilbidea. Programak antolatzaileen eta udal kirol zinegotziaren hitzak jasotzen ditu. Horrez gain, publizitate ugariz ere jantzita dator. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurrebenjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior eta beteranoen taldeetan parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Antolatzaileek, guztira 2240 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera edo clubatletismocastillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da