Ermua Hiria 2011 eskubaloi txapelketa jokatuko da asteburuan
Asteburu honetan Ermua Hiria 2011 eskubaloi txapelketa jokatuko da. Hori nesken arteko ekipoek jokatuko eta horretan lau taldek hartuko dute parte, etxekoak barne izanik. Esan bezala lau talde arituko dira txapelketan: Zarautz, Kukullaga, Usurbil eta Errotabarrikoek. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Partidak larunbatean jokatuko dira, kategoria bat goizez eta bestea arratsaldez. Finalak, aldiz, igande goizean, guztiak esan bezala, udal kiroldegian.
Errotabarri Eskubaloi Taldeak k 2011-2012 denboraldian izango dituen taldeak aurkezteko ekitaldia antolatu du aste bukaerarako, txapelketa hori dela-eta. Ekitaldi hori larunbateko arratsaldeko 6etan egingo da, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Aurkezpen ekitaldiaren aitzakiaz eta entrenamendu edo lehiaketara bueltatzen joateko xedez txapelketa bat antolatu du.
Errotabarrik bost talde izango ditu jokoan 2011-2012 denboraldian
Errotabarrik bots talde izango ditu jokoan 2011-2012 denboraldian. Horietatik bi Euskadiko Ligan arituko dira, bat jubeniletan eta bestea kadeteetan. Beste biak berriz, Bizkaiko eskolen arteko ligaxkan jardungo dute. Horretan, infantil, alebin eta benjamin bana izango dutelarik. Errotagarrik aurten 65 fitxa aurkeztuko ditu federazioan, beste horrenbeste jokalarirentzat.
Errotabarri taldea gogotsu bueltatu da udako atsedenaren ondoren. Ilusioz beterik, iazko denboraldian lortu zituen emaitza onak errepikatu edo hobetzeko asmoz.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da