‘Nahita’ aldizkariaren aurtengo hirugarren kalean

23.09.11
Berdintasuna

Nahita aldizkariaren iraileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen hirugarren aldizkaria moldiztegitik irten berri da. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak gai bi dakartza azpimarraturik: erreportaje nagusia, emakumez osaturiko bandei eta Silvia Palumboren elkarrizketari dedikaturikoa eta Beldur Barik 2011ko lehiaketa. Barruan editoriala dator, non Maiatzaren15eko mugimenduari eta horri emakumeek egindako ekarpenari buruzko gogoeta egiten den: Maiatzak 15, prozesu soziopolitiko legez, planto egin dio sistemari. (…/…) Emakumeek beharrezkoa den genero-ikuspegia erantsi diote 15M-ari”. Alea paper %100 birziklatuan argitaratuta dago. Kloro edo zuritzaile optikorik erabili gabe.

Ezagutzen al duzu? atalean, Mamiki konpartsa aurkeztu eta Beldur Barik lehiaketa 2011ren berri ematen du. Esan bezala, erreportaje nagusiak, emakumezkoz eratutako bandak hizpide hartu eta Silvia Palumboren iritzietan sakontzen du. Ale honek argazki-inkestaren atala mantentzen du, oraingo honetan emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko galdera sortari zenbait pertsonek emaniko erantzunak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, ezkutuko palindromoa topatzeko planteatuz. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Aldizkaria formatu digitalean erei kusi eta irakur dezakezu, sailak webgune honetan duen mikrositean sartuz gero eta, guk segidan uzten dizugun lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan