Beldur Barik 2011 lehiaketa, zabalik

28.09.11
Berdintasuna

Berdinsareak Beldur Barik 2011 lehiaketa deitu du. Lehiaketaren bigarren edizio izango da, Eneko biztanleentzat zabalik dagoena. Gure herria bigarren urtez jarraian, deialdi orokorrean parte hartzeaz gain eta horren osagarri herrikoentzako bi sari emango ditu. Lehiaketak berdintasun, askatasun, errespetuaren aldeko jarrerak eta eraso sexisten aurkakoak sarituko ditu.

Bi kategoria daude, lehena 12 urtetik 17 bitarteko gaztentzat eta, bigarrena, 18 utetik 26ra bitartekoentzat. Kategoria bakoitzean saria 1000 eurotakoa izango da. Horrez gain, eta lehiaketaren izen bereko webgunean jasotako botoen bitartez, beste 300 eurotako sari popularra ere emango da.

Ermuan, sari orokorrez gain, deialdira aurkezten diren herriko gazteek -300 eurokoak kategoriako- beste bi sari eskuratzeko aukera izanen dute. Horrez gain, gure herrian prebentzio eta sentsibilizazio jarduerak ere izango ditugu, ikastetxeetako ikasleentzat. Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n itxiko da.

Lehiaketaren bigarren edizio honen xedea neska-mutilek berdintasun, askatasun, errespetu eta elkar erantzukizunean oinarriturik emakumeekiko egungo desberdintasun egoerei –batez ere, indarkeriari- aurre egiteko aldeko jarrerak erabiltzen dituzten adierazpide artistikoak aintzat hartu eta horiek bultzatzea da. Iazko deialdiari jarraiki, lehiaketak adierazpen artistiko oro onartzen du, bitarteko edo teknikarik diskriminatu gabe: Pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza, animazioa, argazkilaritza, performancea, ilustrazioa, bideoa, diseinua, instalazioak, arte digitala eta abar. Horietan gehien baloratuko dena beldur barik jarrera transmititzea, hau da eraso sexistei aurre egin eta berdintasunean oinarrituriko harremanen aldeko apustua agertzea.

Lanak e-posta bidez bidal daitezke, jarrera@beldurbarik.org postontzira eta Ermuan erroldaturik daudenek, oinarriak betez mezuaren kopia helaraztea casadelamujer@udalermua.net helbidera. Herriko atalean parte hartu ahal izateko baldintzak deialdi orokorreko berberak dira. Oinarriak www.beldurbarik.org eta Udal honen www.ermua.es webguneetan edo Ermuko Emakumearen Topagunean eskura daitezke. Izelaieta kaleko 12an (Tfnoa. 943171030). Herriko ataleko sariak, azaroaren 25ean -Emakumeen indarkeriaren kontrako Egunean- egingo den Beldur Barik Ermua jaialdiaren baitan ezagutarazi eta banatuko dira.

Aldiz sari orokorrak, azaroaren 26ko larunbatean ezagutaraziko dira Donostian egingo den ekitaldian. Horretan tailerrak, mahinguruak eta aisialdiko jarduerak izango dira parte hartu nahi duten guztientzat.

Euskadiko Udalerrien elkarteak, EUDELek, Berdinsarean bildutako 52 udalerrien bidez –non Euskadiko biztanlegoaren %75 bizi da, Emakunderen, EJko Genero Biolentziaren Biktimak atenditzeko Zuzendaritzaren, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, bigarren urtez Beldur Barik lehiaketa deitu dute. Lehiaketaren helburua gazteria emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokan inplikatzea da. Beldur Barik, azaroaren 25eko -Emakumearenganako biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunaren barne txertatzen da. Ekimenak EJko Hezkuntzaren, EHU-UPVren eta EITBren laguntza duelarik.

Anima zaitez eta parte hartu!

Oharra: Informazio gehigarriaren atalean eta lasterbidez baliatuz, bideo promozionala uzten dizuegu

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko